XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hankaputz leuna. Deskribapena

Tulostoma generoa, urria izan arren, beren karpoforoen morfologiagaitik nahastezinekoak dira, Mailu-forma aurkezten dute, hanka errelatiboki fino eta buru zabaldu eta globular-formakoa, non eta esporak kokatzen diren.

Espezierik arruntenak, deskribatzen duguna, 2-4 zm.zko altuera eta 2-3 mm.zko diametroko hanka aurkezten du, batez besteko bihurria eta maiz oinharrian erraboilduna, zuri zikin kolorekoa eta oinharritik hasiz, okre kolorez zikintzen.

Buru emankorra, goitik behera zerbait zapaldua, zko diametro handienekoa, beste Gasteromizeto bezala, bi bildukin edo peridioek eraturik, kanpoko bildukina edo experidioa marroi kolorekoa, berehala desagertzen dena, ia ohargabea izanik edo oinharrian ohartzen, hankaren ondoan, ezkata txikiak eratuz.

Barruko bildukina edo endoperidioak burua eratzen du, zuri zikin edo krema kolorekoa da, puntako-poro batetik edo borobil-peristoma delakotik irekitzen da, erregular eta irtena, gehienetan marroi kolorez tindaturik eta buruaren errestotik nabaria izan.

Mikroskopioa Espora esferiko edo globular-formakoak, mikroskopiotik hori argi kolorekoak, orma lodituak, sakabanatu eta behe garatxoak dituztela, zko diametrokoak.

Marroi koloreko adarturiko harizpiek kapilizioa osatzen dute, orma txit lodikoak, puztu eta nabariko septo dituztela, zkoak.

Ekologia Neurri txiki eta kolorapenaz maiz ohargabea izan arren, espezie arrunta da, abereak ibilitako larretan, lugorri lantzetan, edozein motako oihanetan, kare-lurtzoru gainean bereziki.